2056

2056
Artea, zientzia eta gizartea etorkizun klimatikoen aurrean
Arte, ciencia y sociedad ante los futuros climáticos

En 2016, el Comité Internacional de Estratigrafía declaró que nos encontramos ante un nuevo tiempo geológico que señala un punto de no-retorno en la modificación de las condiciones de vida del planeta. 2056 es una fecha hipotética sobre la que queremos proyectar estas visiones de futuro así como estrategias, tácticas y estéticas para responder a ellas. El programa 2056 Arte, ciencia y sociedad ante los futuros climáticos reúne proyectos de arte-ciencia, activismo e investigación artística que exploran los futuros climáticos con un foco especial en la ficción especulativa y los imaginarios científicos alternativos.

2016an, Nazioarteko Estratigrafia Batzordeak adierazi zuen garai geologiko berri batera iritsi garela, giza jardunaren ondorioz, eta lurra planetako bizi baldintzak aldatu egin direla, atzera ezin itzultzeko moduan. Beraz, urte hipotetiko bat hartu dugu, 2056. urtea: bertan proiektatu nahi ditugu etorkizuneko iragarpenok, eta, era berean, etorkizuneko egoera horiei aurre egiteko estrategiak, taktikak eta iruditegiak aztertu nahi ditugu. Programa honetan bildutako proiektuek arte-zientzia eta ikerketa artistikoa jorratzen dituzte, eta etorkizun klimatikoak ikertzen dituzte, batez ere fikzio espekulatiboari helduz.

Urtarrilak 23-24 Enero 2018
BilbaoArte. Urazurrutia 32, Bilbao
Streaming en directo / solasaldiak zuzenean ikusi, hemen

Urtarrilak 23 Enero 2018

18:30
Joana Moll
CO2GLE


Lejos de ser una entidad puramente inmaterial, Internet es una estructura física muy compleja compuesta por un número masivo de actores que tienen un impacto directo y profundo en todos los aspectos de nuestras vidas diarias. A pesar de su papel fundamental en muchos aspectos de nuestra sociedad, el material y las arquitecturas computacionales que permiten que Internet exista son ampliamente ignorados por la mayoría de sus usuarios.

Joanna Moll es artista e investigadora. Su trabajo explora críticamente la forma en que las narrativas poscapitalistas afectan a la alfabetización de máquinas, seres humanos y ecosistemas así como el impacto ambiental de las tecnologías de la comunicación, las infraestructuras de Internet, la vigilancia y las interfaces. Es co-fundadora del Critical Inteface Politics research group en Hangar (Barcelona) y  de The Institute for the Advancement of Popular Automatisms.

Internet ez da, inondik ere, entitate guztiz immateriala; aitzitik, egitura fisiko oso konplexua da: eragile mordoxka batek osatzen du, eta horiek denek eragin zuzena eta sakona dute gure eguneroko bizitzako alor guzti-guztietan. Gure gizarteko eremu askotan funtsezko eragina badu ere, Internet erabiltzen duten gehienek ez dituzte ezagutzen Internet ahalbidetzen duten material eta arkitektura konputazionalak.

Joanna Moll : artista eta ikerlaria. Gai hauek jorratzen ditu, modu kritikoan: batetik, narratiba post-kapitalistek nola eragiten dioten makinen, gizakien eta ekosistemen alfabetatzeari, eta, bestetik, zer eragin daukaten komunikazio-teknologiek, Interneten azpiegiturek, zaintzak eta interfazeek ingurugiroaren gainean. Critical Inteface Politics ikerketa taldea sortu zuen beste zenbait kiderekin batera, Bartzelonako Hangar gunean, bai eta The Institute for the Advancement of Popular Automatisms institutua ere.

19:30
Universidad de Murcia (Clara Boj)
Reset Mar Menor: laboratorio de imaginarios para un paisaje en crisis
Reset Mar Menor: krisian dagoen paisaia batentzat iruditegiak sortzeko laborategia


El Mar Menor es una laguna costera situada en la Región de Murcia que atraviesa una alarmante situación de deterioro medioambiental. El proyecto Reset Mar Menor propone una revisión crítica de los distintos fenómenos que afectan al paisaje y la identidad territorial de la laguna para activar la creación de nuevas narrativas para este entorno natural que respeten el medioambiente e involucren a la ciudadanía. Desde la conexión Arte y Ciencia, el proyecto plantea utilizar la capacidad del arte contemporáneo y las prácticas de visualidad como vehículo para imaginar el Mar Menor colectivamente, enunciado como bien común y proyectado a través de la articulación de saberes y la colaboración interdisciplinar.

Clara Boj (Murcia, 1975) es artista, docente e investigadora cultural y desarrolla su trabajo en colaboración con Diego Díaz en proyectos que involucran las transformaciones que las tecnologías provocan en la experiencia del espacio público y su construcción social. Ha disfrutado de residencias de creación e investigación en instituciones como Hangar (Barcelona), Interface Culture Lab (Linz) o Symbiotic System Lab (Kyoto). Sus obras se han mostrado en circuitos del arte de los nuevos medios como Ars Electrónica Festival, File, Sonar o Laboral Centro de Arte. Forma parte del Grupo de Investigación Arte y Políticas de Identidad de la Universidad de Murcia, desde el que desarrolla este proyecto.

Mar Menor izeneko urmaela kostaldean dago, Murtziako eskualdean, eta bertako ingurumena hondaturik dago, egoera oso larrian. Reset Mar Menor proiektuaren helburua da, hain zuzen ere, urmaelaren paisaiari eta lurralde-identitateari eragiten dioten fenomenoak modu kritikoan aztertzea, eta, hala, ingurune natural honentzako narratiba berriak sortzea, ingurumena errespetatuz eta herritarrak tartean sartuz. Arte eta Zientzia lotuz, proiektuaren asmoa da arte garaikidearen gaitasunak eta bisualtasunaren praktikak erabiltzea, horren bitartez Mar Menor taldean irudikatzeko: ondare komun gisa har dadila, eta diziplinarteko jakintzak eta elkarlana artikulatuz proiektatu dadila.

Clara Boj (Murtzia, 1975): artista, irakaslea eta kultur ikerlaria. Diego Diazekin batera egiten du lan. Espazio publikoaren bizipenean eta horren eraikuntza sozialean eragiten duten teknologien eraldaketa jorratzen dute. Hainbat sormen- eta ikerketa-egoitza egin ditu, besteak beste, instituzio hauetan: Hangar (Bartzelona), Interface Culture Lab (Lintz) eta Symbiotic System Lab (Kioto). Arte-modu berriei eskainitako hainbat gunetan erakutsi ditu bere obrak, hala nola Ars Electrónica Festival, File, Sonar eta Laboral Centro de Arte guneetan. Murtziako Unibertsitateko Arte eta Identitate Politiken ikerketa-taldeko kide da, eta talde horren barruan ari da proiektu hau garatzen.

20:30
Ursula Biemann
Subatlantic (2015, 00:11:24, VOSE)

Definido por su autora como ciencia-ficción especulativa, Subatlantic trata sobre “el ecotono discursivo-interdisciplinar de la geología y la climatología” situado en las islas de Shetland, la bahía de Greenland’s Disco y una pequeña isla del Caribe. El vídeo propone una eco-geografía relacional de imágenes acuáticas que es leída como un gran sistema interconectado donde se encuentran la ciencia con la filosofía virtual mediante la voz en off de una científica que realiza observaciones instrumentales sobre un medio ambiente cambiante en torno a los últimos deshielos de los polos.

Ursula Biemann (Zurich, 1955) es artista, escritora y vídeo-ensayista. Sus vídeos combinan paisajes cinemáticos, registro documental, poesía SF (Science Fiction) e investigación académica. Tras una primera etapa de su carrera dedicada al estudio de las migraciones con una perspectiva de género, en la actualidad se interesa por las ecologías del petróleo, el hielo y el agua, conectando las micropolíticas del territorio con las macro-narrativas teóricas, la exploración del planeta con la organización videográfica. Sus obras han sido mostradas en exposiciones individuales y colectivas en todo el mundo.

Autoreak berak zientzia-fikzio espekulatibo gisa aurkeztu du Subatlantic filma, eta hauxe lantzen du: “geologiaren eta klimatologiaren arteko ekotonu diskurtsibo-diziplinartekoa”; hiru tokitan: Shetland uharteetan, Greenland’s Disco badian eta Karibeko uharte txiki batean. Bideoan eko-geografia erlazional bat topa daiteke, uretako irudiek osatua, eta elkarri konektaturiko sistema handi bat bezala irakurtzen da hori guztia, non zientziak eta filosofia birtualak bat egiten baitute. Horretarako, zientzialari batek hainbat ohar egiten ditu, off ahotsean, poloak urtzeak ekarritako ingurumen aldakorrari buruz.

Ursula Biemann (Zurich, 1955): artista, idazlea eta bideo-saiakera egilea. Bere bideotan lau alor uztartzen dira: paisaia zinematikoak, erregistro dokumentala, SF poesia (zientzia-fikzioa) eta ikerketa akademikoa. Bere ibilbidearen hasieran, migrazioak aztertu zituen, genero-ikuspegitik; orain, ordea, petrolioaren, izotzaren eta uraren ekologiak ikertzen ari da, lurraldearen mikropolitikak eta makro-narratiba teorikoak lotuz eta planetaren esplorazioa eta antolaketa bideografikoa uztartuz. Mundu osoan erakutsi ditu bere lanak, hala taldeko erakusketetan nola bakarkako erakusketetan.

[+] U. Biemann, Late Subatlantic. Science Poetry in Times of Global Warming, International Online, 2015.

Urtarrilak 24 Enero 2018

12:00 – 15:00
Helen Torres
Ciencia ficción sin futuro: relatos SF para un planeta herido
Helen Torres Etorkizunik gabeko zientzia-fikzioa: Sf kontakizunak, zauritutako mundu batentzat

TALLER / TAILERRA
Plazas limitadas / Plaza-kopuru mugatua
Inscripciones en info@gabinetesycorax.org indicando con nombre completo, mail y teléfono / Izena emateko, idatzi info@gabinetesycorax.org helbidera eta eman izen-abizenak, emaila eta telefonoa


¿Cómo vivimos? ¿Cómo podríamos vivir? ¿Quiénes somos? ¿Con quién? ¿Qué pasaría si asumiéramos que somos seres simbióticos? ¿Cómo ser responsables? ¿Quién es Gaia? En este taller exploraremos encarnaciones de algunas de las ideas de las pensadoras Donna Haraway, Isabelle Stengers y Vinciane Despret a través de diversas obras que, explorando los terrenos de la ciencia ficción, buscan respuestas a estas preguntas. Proyectos de bioarte, propuestas musicales, novelas y cuentos de ciencia ficción feminista que se articulan alrededor de la pregunta “¿Qué pasaría si…?” nos servirán de inspiración para pensar en otros mundos posibles.

Helen Torres es socióloga, educadora y traductora. Su trabajo se articula alrededor de la idea del lenguaje como tecnología de código abierto que crea realidad. Se ha especializado en el pensamiento de Donna Haraway. Ha desarrollado intervenciones en el espacio público a través de narrativas sonoras geolocalizadas, paseos histórico-literarios y cartografías emocionales. Ha publicado la novela Autopsia de una langosta y dos antologías, Relatos Marranos y Ciutat Morta. Crónica del caso 4F.

Nola bizi gara? Nola bizi gintezke? Nortzuk gara? Norekin? Zer gertatuko litzateke baldin eta onartuko bagenu izaki sinbiotikoak garela? Nola izan arduratsu? Zein da Gaia? Donna Haraway, Isabelle Stengers eta Vinciane Despret pentsalarien ideien haragiztatzeak aztertuko ditugu tailer honetan, eta, horretarako, zientzia-fikzioaren moldeak lantzen dituzten hainbat obra erabiliko ditugu. Obra horiek, hain zuzen ere, goian aipatutako galderen erantzunak bilatzen dituzte. “Zer gertatuko litzateke baldin eta…?” Galdera hori zientzia-fikzio feministaren ikuspegitik jorratzen duten bioarte lanak, musika-proposamenak, eleberriak eta ipuinak hartuko ditugu, eta inspirazio-iturri gisa erabili, bestelako mundu berriak irudikatzeko.

Helen Torres: soziologoa, hezitzailea eta itzultzailea. Hona hemen Torresen lanaren ardatza: hizkuntza kode irekiko teknologia bat dela eta errealitatea sortzen duela. Donna Harawayren pentsamenduan sakondu du. Espazio publikoan esku hartu du: entzumen-narratiba geokokatuak, paseo historiko-literarioak eta kartografia emozionalak egin ditu. Eleberri bat eta bi antologia argitaratu ditu, hurrenez hurren: Autopsia de una langosta, Relatos Marranos eta Ciutat Morta. Crónica del caso 4F.

17:00
Pablo DeSoto
A propósito del Chthuluceno: Vacas radioactivas, granjeros desobedientes y otras historias del pasado-presente-futuro en Fukushima
Chthuluceno aroa dela-eta: Behi erradioaktiboak, nekazari desobedienteak eta Fukushimako iragan-orainaldi-etorkizuneko beste zenbait historia


En nuestro tiempo de catástrofes, señala Isabelle Stengers, se requieren más que avances en ciencia y tecnología. Precisamos de nuevos relatos para lidiar con las transformaciones en nuestro clima, tierra y océanos. Frente a la narrativa totalizadora del Antropoceno (o Época de los Humanos), el Chthuluceno de Donna Haraway busca establecer relaciones con otras especies, imprescindibles para la vida en nuestros paisajes dañados. Pablo DeSoto explora cómo algunos humanos y otras criaturas viven en un escenario devastador: la Zona de Exclusión de Fukushima. De entre las ruinas del tecnoapocalipsis nuclear rescata las historias de los granjeros que desobedecieron las órdenes del gobierno y regresaron a las áreas evacuadas para salvar al ganado. Frente a la aniquilación burocrática y administrativa del Antropoceno/Capitaloceno, estas acciones sugieren otras formas de relacionalidad e imaginarios futuros más allá del excepcionalismo humano.

Pablo DeSoto es arquitecto, artista e investigador. Recurre a tecnologías disruptivas, cartografía radical y epistemologías críticas para abordar conflictos geopolíticos y ambientales junto a artistas y movimientos sociales. Tras la defensa de su tesis doctoral Antropoceno, Capitaloceno, Chthuluceno, viviendo con el problema en Fukushima, es investigador asociado a la Escuela de Arquitectura de Umeå en Suecia. Es editor de los libros Fadaiat, libertad de conocimiento, libertad de movimiento, Situation Room: diseñando un prototipo de sala de situación ciudadana y After.Video: Assemblages (Open Humanities Press). En los 2000, fue cofundador de hackitectura.net, un grupo pionero de arquitectos, artistas, expertos informáticos y activistas.

Isabelle Stengersek dioenez, hondamendien garaia bizi dugun honetan, zientzia eta teknologiaren arloko aurrerakuntza baino zerbait gehiago behar dugu. Hain justu ere, kontakizun berriak behar ditugu, gure kliman, lurrean eta ozeanoetan gertatzen ari diren eraldaketei aurre egiteko. Antropozenoaren (edo Gizakien Aroaren) narratiba totalizatzailea da; Donna Harawayren Chthuluceno aroak, berriz, harremanak ezarri nahi ditu beste espezieekin, halakoak ezinbestekoak baitira gure paisaia kaltetuetan bizitzeko. Pablo DeSotok aztertu du nola bizi diren gizakiak eta beste izaki batzuk gune suntsitu batean: Fukushimako Baztertze Gunean, hain zuzen ere. Tekno-apokalipsiaren hondarretara jo du eta han bizi diren nekazarien historiak bildu ditu, izan ere, hainbat nekazari, gobernuaren arauei entzungor eginda, ebakuatutako lekuetara itzuli baitziren, ganadua salbatzera. Antropozeno/Kapitalozenoak dakarren deuseztapen burokratiko eta administratiboaren aurrean, halako ekintzek erakusten digute bestelako harreman-motak eta iruditegiak eraiki daitezkeela etorkizunean, gizakion salbuespenezkotasunetik harago.

Pablo DeSoto: arkitektoa, artista eta ikerlaria. Gatazka geopolitikoak eta ingurugiro-gatazkak jorratzen ditu, artistekin eta gizarte-mugimenduekin elkarlanean, eta, horretarako, teknologia disruptiboak, kartografia erradikala eta epistemologia kritikoa erabiltzen ditu. Doktore-tesia aurkeztu du: Antropoceno, Capitaloceno, Chthuluceno, viviendo con el problema en Fukushima; eta, orain, ikerlari asoziatu gisa ari da lanean Umeåko Arkitektura Eskolan (Suedia). Bi liburu editatu ditu: Fadaiat, libertad de conocimiento, libertad de movimiento, Situation Room: diseñando un prototipo de sala de situación ciudadana eta After.Video: Assemblages (Open Humanities Press). 2000ko hamarkadan, hackitectura.net talde aitzindaria osatu zuen beste hainbat arkitekto, artista, informatika-aditu eta aktibistarekin batera.

18:30
Fabrizio Terranova
Donna Haraway: Story Telling for Earthly Survival (90min, 2016, VOSE)

DEBATE POSTERIOR A LA PROYECCIÓN / PROIEKZIOAREN OSTEAN, EZTABAIDA
Con la presencia del director Fabrizio Terranova / Bertan izango da filmaren zuzendaria, Fabrizio Terranova


Donna Haraway: Story Telling for Earthly Survival (Donna Haraway: narrativas para una supervivencia planetaria) es un documental sobre la obra y la figura de la emblemática filósofa de la ciencia, doctora en biología y profesora de teoría del feminismo y tecnociencia, conocida por sus relevantes aportaciones en los estudios culturales, la teoría política, la literatura y la filosofía. Donna Haraway es autora de una larga bibliografía entre las que se encuentran Ciencia, cyborgs y mujeres: la reinvención de la naturaleza (al que pertenece su célebre Manifiesto Cyborg), Primate Visions: Gender, Race and Nature in the World of Modern Science, Testigo_Modesto@Segundo_Milenio.HombreHembra©_Conoce_Oncoratón® o el Manifiesto de las especies de compañía. Su último libro es Staying with the Trouble: Making Kin in the Chthulucene (Duke University Press, 2016).

Fabrizio Terranova es un realizador, dramaturgo y docente en erg (École de recherche graphique / escuela de investigación gráfica) en Bruselas, donde fundó y codirige el master sobre “Relatos y experimentación / Narración especulativa”. Es autor del documental experimental Josée Andrei, An Insane Portrait, publicado como libro por Les Editions du souffle, y miembro fundador del colectivo DingDingDong dedicado a la investigación sobre la enfermedad de Huntington. Recientemente ha publicado el artículo “Les Enfants du compost” (Los hijos e hijas del compost) en la obra colectiva Gestes spéculatifs (Les Presses du réel, 2015).

Donna Haraway: Story Telling for Earthly Survival (Donna Haraway: planetaren biziraupenaren aldeko narratibak) izeneko dokumentalak Donna Haraway pentsalari ezagunaren obra eta figura aztertzen ditu. Haraway irakaslea da, eta hainbat alorretan aditua: zientziaren filosofia, biologia, feminismoaren teoria eta teknozientzia; ekarpen garrantzitsuak egin dizkio kultur ikasketei, teoria politikoari, literaturari eta filosofiari. Hainbat liburu argitaratu ditu, besteak beste, Simians, Cyborgs and Women: The Reinvention of Nature (bilduma horretan dago Cyborg Manifestu famatua), Primate Visions: Gender, Race and Nature in the World of Modern Science, Modest_Witness Second_Millennium.FemaleMan©Meets_OncoMouse™ eta The Companion Species Manifesto. Hauxe da argitaratu duen azken liburua: Staying with the Trouble: Making Kin in the Chthulucene (Duke University Press, 2016).

Fabrizio Terranova: zuzendaria, dramaturgoa eta Bruselako erg zentroko irakaslea (École de recherche graphique / Ikerketa Grafikoen Eskola). Hantxe eratu zuen “Kontakizunak eta Esperimentazioa / Narrazio Espekulatiboa” izeneko masterra, eta beste batzuekin batera zuzentzen du. Josée Andrei, An Insane Portrait dokumental esperimentala egin zuen, eta, gero, liburu gisa argitaratu, Les Editions du souffle etxearen eskutik. Horrez gainera, DingDingDong kolektiboko kidea eta sortzailea da: Huntington gaitzari buruzkoak aztertzen ditu kolektibo horrek. Orain gutxi, “Les Enfants du compost” (Konpostaren haurrak) izeneko artikulua argitaratu du, Gestes spéculatifs (Les Presses du réel, 2015) bilduma kolektiboaren barruan.


2056 es un proyecto dirigido por Maria Ptqk y producido por Gabinete Sycorax.
Con el apoyo de Gobierno Vasco – Eusko Jaurlaritza | Departamento de cultura – Kultura saila.
Y la colaboración de Fundación BilbaoArte Fundazioa.
Diseño gráfico: La Machine.